martes, 29 de noviembre de 2011

Legorekin We-Do

Aurten legoekin egingo doguzan gauzen artean, ondorengo txoria aurkitzen da.

Scratch - Ariketa Praktikoa I

Kaixo, Lauaxeta ikastolako Scratch-EROak:
Scratch lantzen hasiko gara, eta istorio txiki bat asmatu behar dogu.
Hurrengo aste bietan zehar istorio bat egin beharko dogu. Zuen lanak hurrengo baldintzak bete behar ditu:
  • Hirunakako lana da.
  • Hirukoteak zuen artean konpondu behar dozuez.
  • Talde bikoitiren bat egon daiteke.
  • Zuen istorioak behean idazti dogun testuagaz bat etorri behar dau.
  • Saioa amaitzean, ez ahaztu zuen lana pen drivean gordetzen.
  • Gitxienez, 4 hondo erabili behar dira:
    • Izenburua
    • Hasierea
    • Gertaerea
    • Amaierea
  • Gitxienez, 3 objektu erabili behar dira:
    • Txoria
    • Oiz mendiko haize errotea
    • Basozaina
  • Objektuak animatu egin behar dozuez.
  • Gitxienez, 30 segundoko metrajea izan behar dau animazinoak.
  • Gehienez, 60 segundokoa.
  • Azkenengo hondoan zuen izen-abizenak agertu behar dira. Argazkiak ere agertu daitekez.
Hona hemen istoriotxoaren testua:

Oiz mendi ingurura, txori bat heldu da. Hara heltzean, ikaratu egin da parke eolikoko aerosorgailu hain handiak ikusita. Erraldoiak dirala uste dau. Han dagoan bitartean, basozaina ikusten dau eta harengana hurreratzea erabagiten dau. Berba egiten hasten dira:
TXORIA: —Kaixo, basozaina!
BASOZAINA: —Iepa, txoritxo!
TXORIA: —Zer dira hemen aurrean ikusten dodazan erraldoi honeek?
BASOZAINA: —Ba, Oizko haize errotak dira.
TXORIA: Eta zertarako dagoz hor?
BASOZAINA: —Energia sortzen dabe, etxeetan argia izan daigun!
TXORIA: —Hori ona da orduan, baina zuentzat! Guretzat ez dira hain onak, hortik pasatzean hilteko arriskua daukagulako.
Holan berbetan dagozala, Haize errota batek txoriaren penak entzuten dauz eta txoriagaz berbetan hasten da.
HAIZE ERROTEA: —Parkatu, txoritxo, baina zuen arteko berbaldia entzun dot eta gauza bat bururatu jat.
TXORIA: Eta zer bururatu jatzu bada?
HAIZE ERROTEA: —Zuek nire ondora arrimatu baino lehen geratu egingo naz zuek pasatzeko. Eta gero barriro martxan jarriko naz.
TXORIA: —Ideia bikaina iruditzen jat.. Horrela, zuek eta guk onura lortuko dogu.
Eta harrezkero, Oiztik pasatzen diran txoriak lagun bat daukie: aerosorgailu argia eta zuhurra, eurak pasatzean geratzen dana eta gero barriro martxan jarten dana.

martes, 22 de noviembre de 2011

SCRATCH - TUTORIALA 0

Ikastaro hau youtuben topatu dogu eta oso erabilgarria izan leike ikasleek etxetik ikasten jarraitzeko eta gurasoak praktikatzen hasteko.

Iniciación para los padres y alumnos al entorno de programación Scratch que usaremos

jueves, 17 de noviembre de 2011

SCRATCH - HASIERAKO PAUSUAK - TUTORIALA

Ondorengo bideoan, Scratch programa erabiltzen hasteko jakin beharreko lehenengo pausuak azaltzen dira. Aurreko tutorialean programa bera zelan deskargatzen dan azaltzen genduan; oraingo honetan, hasierako pausuak jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.

En al siguiente vídeo-tutorial se detallan los aspectos mas importantes para la iniciacion a la programación del Scratch. En el anterior tutorial explicabamos como descargar el programa. En esta ocasión os animamos a que comenceís a dar los primeros pasos en la programación.


Hurrengo tutorialetan, Scratchean sakontzen joango gara.

En los siguientes vídeo-tutoriales, seguiremos profundizando en el conicimiento del Scratch.

SCRATCH EGUNAREN BIGARREN EDIZIOA

Scratch Eguna 2011-ren arrakasta ikusita, dagoeneko badago martxan bigarren edizioa. Laister Scratch Eguna 2012 proiektuari buruzko informazioa eskuragarri izango duzue: formazioa, berriak, egutegia…
Printzipioz, SE2012-ren filosofia eta abiapuntua aurreko edizioaren ildotik mantenduko da. Baina azken jardunaldiaren inguruan zenbait aldaketa egongo dira.
Berrietara adi egon zaitezte detaile gehiago finkatuko ditugu eta. Laister arte!

Scratch Eguna

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten dan jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen dauz elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa daukaten pertsonak, betiere Scratch lotune daukatelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen dauan taldeak erabakitzen dau edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango dan: hitzaldiak, erakustaldia…

2010-2011

Iazko kurtsoan, lehengoz antolatu zan Scratch Eguna Euskal Herrian. Bilboko Alhondigan hain zuzen ere. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 18 bat taldek hartuko eben parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izan eben. Gainera Scratchean interesa azaldu eben pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izan eben.

Ondorengo bideoan izako Scratch eguna nolakoa izan zan ikusteko aukera daukazue

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Scratcharekin hasi gara!!!

Dagoeneko, aurtengo Scratch proiektua martxan dago!!!
Iazkoarekin alderatuta, aurtengoan, ziklo osora zabaldu dogu, horrexegatik, zuen etxeetan "Scratch" hitza entzuten hasiak zagoze. Hau dala eta Scratcha zertan datzan azaltzera joko dogu.


Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:


• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
• Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
• Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
• Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
• Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera
• Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera
• Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
• Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
• Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
• Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea

Scratch es una aplicación informática destinada principalmente a los niños y les permite explorar y experimentar con los conceptos de programación de ordenadores mediante el uso de una sencilla interfaz gráfica. Scratch en el aula sirve entre otras cosas para:
  • Desarrollar el pensamiento lógico y algorítmico
  • Desarrollar métodos para solucionar problemas de manera metódica y ordenada
  • Desarrollar el hábito de hacer autodiagnosis con respecto a su trabajo
  • Desarrollar la capacidad de poner en duda las ideas de uno mismo
  • Tener la posibilidad de obtener resultados complejos a partir de ideas simples
  • Trabajar cada cual a su ritmo en función de sus propias competencias
  • Aprender y asumir conceptos matemáticos: coordenadas, variables, algoritmos, aleatoriedad
  • Aprender los fundamentos de la programación
  • Usar distintos medios: sonido, imagen, texto, gráfico…
  • Posibilitar el aprendizaje colaborativo a través del intercambio de conocimiento

    ONGI ETORRI ROBOTIKA BLOGERA

    Kaixo Lagunok!

    Gaur blog berri bat zabaltzen dogu Lauaxeta Ikastolako 3. zikloko partaideok.  Blog honek, Robotika dau izena, izan ere, ziklo honetan hasiko dogun Robotika proiektuarekin lotuta dago. Proiektu honen barruan, batez ere  Scratch programa eta Lego WEDO uztartuko doguz eta blog hau erabiliko dogu zuei informazioa eskaintzeko, tutorialak eskegiteko eta egiten gagozen proiektuen barri emoteko. Honez gain, webgune honetan, Scratch-ari buruzko berriak, zalantzak eta gogoetak ere aurkituko dozuz.
    Proiektu honen helburua, teknologia berriak erabiliz ordenagailuan ikusten doguzan hainbat gauza, Legoak erabiliz errealitatera bihurtzea da. Guztia prest daukagunean, Bilbon ospatuko dan Scratch Egunean aurkezpen batetan partehartuko dogu.
     
    Gure nahia, sortzea eta partekatzea da, beraz, guzitok zagoze bidai honetara gonbidatuak...ANIMO!!!