Mostrando entradas con la etiqueta "Scratch Eguna". Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta "Scratch Eguna". Mostrar todas las entradas

jueves, 17 de noviembre de 2011

SCRATCH EGUNAREN BIGARREN EDIZIOA

Scratch Eguna 2011-ren arrakasta ikusita, dagoeneko badago martxan bigarren edizioa. Laister Scratch Eguna 2012 proiektuari buruzko informazioa eskuragarri izango duzue: formazioa, berriak, egutegia…
Printzipioz, SE2012-ren filosofia eta abiapuntua aurreko edizioaren ildotik mantenduko da. Baina azken jardunaldiaren inguruan zenbait aldaketa egongo dira.
Berrietara adi egon zaitezte detaile gehiago finkatuko ditugu eta. Laister arte!

Scratch Eguna

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten dan jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen dauz elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa daukaten pertsonak, betiere Scratch lotune daukatelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen dauan taldeak erabakitzen dau edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango dan: hitzaldiak, erakustaldia…

2010-2011

Iazko kurtsoan, lehengoz antolatu zan Scratch Eguna Euskal Herrian. Bilboko Alhondigan hain zuzen ere. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 18 bat taldek hartuko eben parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izan eben. Gainera Scratchean interesa azaldu eben pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izan eben.

Ondorengo bideoan izako Scratch eguna nolakoa izan zan ikusteko aukera daukazue